Mañana 18 concentración en Bilbo y el sabado 19 en Donostia para denunciar la estradición de Lander Fernandez

txegobi
txegobi
Gran camarada
Gran camarada

Cantidad de envíos : 510
Reputación : 640
Fecha de inscripción : 07/12/2010

Mañana 18 concentración en Bilbo  y el sabado 19 en Donostia para denunciar la estradición de Lander Fernandez Empty Mañana 18 concentración en Bilbo y el sabado 19 en Donostia para denunciar la estradición de Lander Fernandez

Mensaje por txegobi el Jue Ene 17, 2013 7:50 pm

ELEAKek LANDER FERNANDEZen ESTRADIZIOA SALATZEN DU

ELEAKen aburuz, aginte espainolen aldetik Lander Fernandezen kontra luzatutako
estradizio eskaerak Euskal Herrian irekitako fase berriari beste oztopo bat jartzea
besterik ez da.

ELEAKek ulertzen du edozein pertsonak izan beharko lukeela bere herrian bizi ahal
izateko eskubidea inongo mehatxu edo jazarpenik jaso gabe, hori izanik, hain zuzen
ere, Landerrek Italiara joatea erabakitzeko zioa. Gatazka politikoa konpontzeko hainbat
eragileen aldetik ahaleginak egiten ari diren honetan, Estatu espainolak erabiltzen
jarraitzen dituen tresna juridiko eta politikoek iraganeko garai anakronikoetara
garamatzate. Euroagindu eta estradizio eskaerak, euskal herritarrak atxilo
ditzaten beste herrialdeen gaineko presioak, atxiloketa bakoitzarekin medioetan
zabaltzen duten toxikazio informatiboa... horiek guztiak gerra garaietarako
tresnak dira, ez konponbide garaietarako formulak.

Lehendabiziko momentu batean, Landerren kasua eramaten duen epaile italiarrak
euroagindua ez onartzea erabaki bazuen ere, atzo bertan Landerren estradizioa
onartu zuen. Nahiz eta estradizioa oraindik irmoa ez izan, estradizio epaiaren kontra
helegitea aurkezteko hamar eguneko epea bai dago.

Gogora ekarri nahi dugu Lander Fernandez Arrinda 2003an izan zela lehendabizikoz
atxilotua eta Estatu Frantsesean bost urte espetxean eman ondoren 2008ko urtarrilean
libre atera zela. Baina kartzelatik atera ondoren, Santutxuko gazteak jazarpen eta
mehatxu etengabeak pairatu zituen, horiek izanik, hain zuzen ere, Euskal Herritik
kanpora bizitzera joaten behartu zutenak. Mehatxu eta jazarpenak, atxiloketa,
bahiketa, poliziarekin kolaboratzeko eskaintza eta abarretan gauzatu zirelarik.

2008ko abuztuan atxilotua izan zen presoen aldeko zozketaren txartelak
eramateagatik. Nahiz eta Audientzia Nazionalean gerora egindako epaiketan hiru
urteetara kondenatu, 2011an Gorenak absolbitu zuen.

2009ko maiatzean Lander Fernandezek salatu zuen, nola Ertzaintza bezala identifikatu
ziren ezezagun batzuk bahitu eta kolpatu zuten, baita haiekin kolaboratzeko
eskaintza egin ere. Bilbotarrak, gertaera hauek salatu zituen judizialki lehenengo eta
komunikabideen aurrean gerora.

Baina bere kontrako jazarpena ez zen hor bukatu, izan ere 2009ko ekainean,
Venezuelatik oporretatik bueltatzen ari zela Barajaseko aireportuan atxilotu zuten
berriro, 2002ko kale borrokarekin lotutako sumario bategatik. 15 egun kartzelan eman
ondoren fidantzapean atera egin zen kalera.

Ikusita bere aurkako mendeku politika eta bizitza normala eramateko Euskal Herrian
zituen zailtasunak, Erromara joatea erabaki zuen, eta bertan zegoen lanean 2012
ekainean atxilotu zuten arte. Geroztik, etxean atxilotua bizi da.

Azpimarratu nahi dugu, Landerren askatasuna eskatzeko Italiako hainbat politikari,
sindikatu zein giza eragileak mobilizatu egin direla azkeneko hilabeteetan, bere
kasuaren inguruan elkartasun kanpaina bat antolatu dutelarik. Euskal Herrian ere bere

atxiloketa salatzeko ekimen desberdinak antolatu egin dira, salaketa Bilbon dagoen
Italiako kontsulaturaino ELEAKeko kideek eraman zutelarik.

Ez gara ez denboran ezta kokapen geografikoan oso urrun joan behar Euskal Herrian
jazarpena eta espetxe mehatxuen aurrean, hainbat gazteren aurkako adibideak
aurkitzeko, Oarsoaldeako gazteen kasua bezala.

ELEAKek, beste behin ere, herri harresia eraikitzera deitzen zaituzte eskubide
guztiak pertsona guztientzako defendagarriak izan daitezen Euskal Herrian:
EUSKAL HERRIAN LIBRE ETA LEGALKI BIZI AHAL IZATEKO ESKUBIDEAGATIK.

Hau guztiagatik, urtarrilaren 18an, ostiralean, Arriaga plazan arratsaldeko
19:30etan ELEAK mugimendutik deitu dugun elkarretaratzera etortzeko deia
luzatzen dizuegu, gazte guzti hauei gure babesa adierazteko, gure ateak irekiko
dizkiegula ozen aldarrikatzeko, matrioskaren sabelean elkartasunaren babesa
topa dezaten.

Bizkaiko ELEAK mugimendua

2012ko Urtarrilaren 16an

    Fecha y hora actual: Sáb Feb 29, 2020 4:53 am