Disolución de Batasuna en Iparralde ( País vasco Francés)

gudariengauean
gudariengauean
Novato/a rojo/a
Novato/a rojo/a

Cantidad de envíos : 27
Reputación : 55
Fecha de inscripción : 30/08/2011
Edad : 26
Localización : EH

Disolución de Batasuna en Iparralde ( País vasco Francés) Empty Disolución de Batasuna en Iparralde ( País vasco Francés)

Mensaje por gudariengauean el Jue Ene 03, 2013 9:28 pm

No se si se habrán enterado pero hace pocas horas se acaba de denunciar la disolución de Batasuna en Iparralde. Que opinión tenéis al respecto?

"Lo más importante es garantizar la eficacia de nuestra lucha y hacer que los instrumentos políticos que necesitamos se adapten al momento político. Es para responder a esta necesidad por lo que decidimos disolver Batasuna", ha explicado Goyenetxe.
La portavoz de Batasuna ha asegurado sin embargo que el movimiento tiene "la voluntad de continuar construyendo una nueva fase política", pero sin precisar qué forma adoptaría esta acción y rechazando cualquier vínculo con el partido de la izquierda independentista Sortu, presente tanto en la CAV como en Navarra."






Fuente: http://www.eitb.com/es/noticias/politica/detalle/1216266/batasuna-disolucion--batasuna-anuncia-su-disolucion-francia/
gudariengauean
gudariengauean
Novato/a rojo/a
Novato/a rojo/a

Cantidad de envíos : 27
Reputación : 55
Fecha de inscripción : 30/08/2011
Edad : 26
Localización : EH

Disolución de Batasuna en Iparralde ( País vasco Francés) Empty Batasunaren(iparralde) disoluzioa euskeraz

Mensaje por gudariengauean el Jue Ene 03, 2013 9:36 pm

El partido independentista vasco Batasuna, ilegalizado en España pero legal en Francia, anunció hoy su disolución durante una conferencia de prensa organizada en la localidad de Baiona. “Estamos aquí para anunciar la disolución de Batasuna y los militantes reflexionarán sobre la elección de un nuevo instrumento político”, dijeron a la prensa Maite Goyenetxe y Jean Claude Aguerre, miembros de Batasuna.
El partido independentista vasco era ilegal en España pero legal en territorio francés. El texto que se ha leído en la rueda de prensa es el siguiente:

Euskal Herriak fase politiko bat berri ezagutzen du. Fase honi heltzeko, Ezker Abertzalearen erakundeetan egokipen urrats ezberdinak egon dira azkeneko hilabeteetan. Horien artean gogoratuko duzuenez, Segiren desagerpena eta Askatasunaren disolbatzea. Idatzi labur honetan, logika honetan ematekoa dugun azkeneko urratsaren berri eman nahi dizuegu : Batasunaren disoluzioarena. 2001-2012 : Hamaika urteetako ibilbide oparoa. 2001ean sortu genuen Batasuna.

Lizarra/Garaziren garaian Ezker Abertzaleak erakunde nazionalak eratzeko hartu zuen norabidean urrats inportantea suposatu zuen Batasunaren sorrerak. Hauxe zen 2001ean Batasuna sortzeko hartu genuen erabakiaren zentzu nagusia : nazio eraikuntzaren aldeko estrategiaren gauzapenak, ezinbestean nazio mailako egituratze bat eskatzen du. Alabaina, Euskal Herriak ezagutzen dituen errealitate ezberdinetatik abiatuta, lurralde guziei egokitutako estrategi nazional baten eraikitzeak elkar-ezagutza eta nazio mailan irakurketa politikoak amankomunatzea eskatzen dituela sinetsiak ginen eta gaude oraindik.

Batasunaren eratzeak Iparraldeko mugimendu abertzalearen azken hamarkadaren bilakaera markatu du. Momentu gogorrean sortu ginen : Lizarra/Garazi prozesuaren hausturaren biharamunetan, eta aitortu beharra dugu hainbat sektoreetatik zatiketa eragitea leporatu izan zitzaigula. Bainan dudarik gabe, nehork ez du sekulan gure engaiamendu militantearen sakontasun eta zintzotasuna kolakan jarri.

Halaber, borrokaren balioa eta proiektu ezkertiar koherente baten defenditzea izan dira gure jarduera militantearen ipar-orratza. Hortara, gora-behera guzien gainetik, mugimendu abertzalean elkarlan giroa berreskuratzea izan da gure arrangura nagusietariko bat. Helburu honi begira, beste partaideekin batera, erreferente politiko amankomun berri baten finkatzeko eginahalak egin ditugu azken urteetan. Horrela sortu da EH BAI.

Zazpiak Bat gure proiektu abertzalearen gauzatze bidean, Ipar/Hego zatiketa gainditu dezakeen eraikuntza nazionalaren aldeko estrategi eraginkor baten beharra etengabe defenditu eta gauzatze zereginetan ibili gara. Gisan berean, Iparraldeari begira eraman ditugun ekimenak ugariak izan dira eta gure uste apalean egin ditugun ekarpen ezberdinen artean, 2007an Autonomia aldarrikapen historikoaren ikurra berriz altxatzea eta beste abertzale sentsibilitateekin batera honen inguruko sentsibilizazio lanak eramatea kokatzen dugu.

Hamar urte eta gero, Iparraldean daukagun panorama politikoak ez du deus ikustekorik. Mugimendu abertzalearen aldarrikapenek gizarte zabalean egin duten bideaz ohartzeko eztabaida instituzionala zer tokirat iritsi den begiratzea nahikoa da. Bultzatu nahi izan dugun Euskal Herri osoari begirako ikuspegiari dagokionean, Iparraldeak eta Hegoaldeak espazio politiko amankomuna osatzen dutenaren pertzepzioa mugimendu abertzaletik haratuagoko eremuetan ere zabaldu dela deritzogu.

Euskal Herriaren eraikuntzan bere ekarpentxoa egin du beraz Batasunak. Eta horretarako frantses estatuaren partetik erantzun ederra pairatu behar izan dugu. Izan ere, gure ibilbidearen ber-gogorapen labur honetan, nola ahaztu Iparraldean berean jasan ditugun kolpe errepresibo gogorrak : polizi operazio ezberdinak, militanteen atxiloketa ugariak, presondegiratze andana, azkeneko gertakaria arte : Auroren espainiaratzea.

Fase politiko berriak tresna berriak eskatzen ditu. Azkeneko negoziazio prozesuaren ondotik, Ezker Abertzaleak eztabaida sakona eraman du eta lan-eskema berritua osatu du “Zutik Euskal Herria” ebazpenean formalizatua izan dena.

Honen harira, Euskal Herriko agertoki politikoan aldaketa inportanteak eman dira, horien artean, 2011ko udazkenean antolatu den Aieteko Konferentzia eta ondotik ETA erakundeak iragarri duen ekintza armatuen behin betiko bukaera. “Zutik Euskal Herria”ren ardatz zentrala Independentzia eta Sozialismoaren aldeko borroka soilik bide politiko eta demokratikoetatik eramateari begira finkatzen da.

Horretarako indar-metaketa eta elkarlana osagai politiko nagusi bezala kokatuak direlarik, aitzinean ditugun bi Estatuei begira indar-harreman indartsuago bat finkatzeko xedez. Iparraldean berean gauzak franko aldatu dira epe laburrez. “Zutik Euskal Herria”, hemengo hiru probintzien errealitateari egokitu ondoan – “Xutik Euskal Herria” lanketa osatuz – eskema berriaren araberako urratsak ematen hasi gara, lehen emaitza inportanteak erdietsiz.

Horien artean mugimendu abertzale eta ezkertiar guzien artean adostu dugun Akordio Estrategikoa. Honenbestez, gaur gainditutzat jotzen dugun fase politiko batean Batasuna sortu zela konstatatzea behartuak gara. Fase politiko hori bukatua denez, agortutzat jo behar dugu ere Batasunaren aroa.

Siglek ez dute garrantzirik. Inportanteena da gure borrokari eraginkortasuna bermatzea eta hori segurtatzeko beharrezkoak ditugun tresnak aro politiko bakoitzari egokitzea. Helburu honi erantzuterat dator Batasunaren disolbatzearen pausoa.

Fase politiko berri bat eraikitzen hasi gara, bide hortan segitzeko borondatea dugu, eta horretarako Batasuna ez da gehiago tresna politiko egokia. Izan direlako gara, garelako izango dira : Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren ibilbide osoa asumituta eta gure eginez, parametro egokitu batzuen araberan gure borrokak aitzina darraiela irmoki baieztatzen dugu eta hori gure azkeneko helburuak lortu arte : Euskal Herria askea, batua, euskalduna eta sozialista! Gora gu ta gutarrak ! Gora Ezker Abertzalea ! Baiona, 2013ko urtarrilaren 3an

Fuente:http://www.izaronews.info/euskadi/2013/politica/14561

    Fecha y hora actual: Sáb Feb 29, 2020 5:38 am